XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Libra Irailaren 23-tik Urriaren 23-ra. Ez izan faltsua.

Ez duzu inor enganiatuko.

Nortasun handia daukazu eta ez duzu tranpetan ibili behar.

Loturak beldurra ematen dizu baina ireki ondo begiak: loturarik gabe ez dago amoriorik.

Scorpio Urriaren 24-tik Azaroaren 22-ra. Laguntza eskatu beldurrik gabe.

Emango dizute.

Fama ona daukazu zeure lagunen artean.

Gogorra zara baina kontuz ibili.

Zeu ere makala zara maitasun kontuan.

Ikasgelako lanak ez ahaztu.

Sagitarius Azaroaren 23-tik Abenduaren 21-era. Ez haserretu lagunekin.

Haien laguntza behar duzu eta ez daude pozik zurekin.

Ez egin kasurik kritikei.

Ez zara umea eta erabakia zurea da.

Baina kontuz ibili eta aukeratu zeure hitzak.

Capricornius Abenduaren 22-tik Urtarrilaren 20-ra. Irten zaitez kalera eta egon lagunekin.

Zuri laguntza emateko prest daude.

Orain maitasunaren sua piztuko zaizu eta hasieran dena oso ondo joango zaizue.

Ez izan beldurrik.

Acuarius. Urtarrilaren 21-etik Otsailaren 19-ra Arraroa zara, baina ez larritu.

Artista bat daukazu zeure barruan.

Kanpora atera artista hori.

Zure gauzak garrantzitsuak dira, baina entzun zeure lagunarenak, bestela aspertu egingo da.

Piscis Otsailaren 19-tik Martxoaren 20-ra. Dena korrika eta presaka egin nahi duzu.

Patxadaz hartu gauzak.

Maitasunean ere ez ibili presaka; emaiozu denbora zeure lagunari.

Berak ere gauzak astiro pentsatu behar ditu.